Zer gertatzen da Zuentzat abestiarekin?

Deabruak Teilatuan taldearen Zuentzat abestia 3gabe2-ren lehenengo kontzertutik jotzen dugu. Baina, azkenaldian badirudi abestia sorginduta daukagula. Abuztuaren 10ean, Donostiako Piraten Aste Nagusian, guretzat ikaragarria den jendetzaren aurrean, kantaren erdialdean argia joan zitzaigun eta hogei minutuz egon ginen zai berriz martxan jarri arte.

Hala ere, okerrena eta arriskutsuena Urretxun, Irailaren 21ean, gertatu zitzaigun. Izan ere, kantaren puntu berdinean eszenatokiko bozgoragailu bat erori zitzaigun gainera, Arruti ia-ia harrapatuz. Ikustekoa zen Arrutiren zuritasuna!
Ez dakigu zer gertatuko den hemendik aurrera, baino bada ezpada ere,

Who ya gonna call? ghostbusters!!!

Image

Osasun “arazoak” 3gabe2n

Tags

, , , ,

Batek baino gehiagok esan digu kanpotik oso argi nabaritzen dela guk primeran pasatzen dugula eszenatoki gainean. Eta hala da, oso ondo pasatzen dugu (bestela ez genuke hor jarraituko).
Hala ere, eduki izan dugu sustoren bat edo beste hain ondo pasarazi ez diguna. Hementxe “osasunarekin” zerikusia duten hiru momentu:

– IƱauteriak, Lizartzako gaztetxea, soinu froga. Tomax bere baxua jotzen hasten da eta konturatzen da gaztetxeko elektrizitate estatikoagatik ezin duela soka bakar bat ikutu ere. Kalanbreak ematen dizkio (eta ez txikiak). Zer egin erabakitzen ari ginela, Arruti konturatzen da bere erizain mozorroan latex guanteak daudela. Tomaxek, latex guanteekin jo zuen kontzertu guztia!!! Baina azkenerako guanteetan zuloak egin zitzaizkion eta kalanbreak jasotzen bukatu zuen berdin-berdin. Eta masokismo arranke batean, hurrengo urtean bertara itzuli ginen jotzera…

– Igeldon kontzertua. Andonik bere deskontrol momentu horietako bat dauka, normalean letrak ahaztu, gaizki sartu edo holakoren baterako balio duten horietako bat, baina kasu honetan beste eragin bat izan du. Deskontrolaren erdian mikrofonoa amorrazio handiegiz hartu du eta hortz bat puskatu du!!! Andonik dirutxo bat utzi behar izan zuen hortza berregiteko…

Image

– Pasai Antxoko kontzertua bukatzen ari da 3gabe2. Hain ohikoak izaten diren lehen lerroetako mozkor batek zerbait esan nahi dio Arrutiri. Baina Arruti jotzen ari da, ezin dio kasurik egin momentu honetan (fenomeno hau ere oso ohikoa da, kantatu eta konbertsazio bat batera mantentzeko gai garela pentsatzea). Mozkorrak ez du ondo hartu Arrutik kasurik ez egitea (izan ere, bere buruan Arruti erabat kapaz da erantzuteko) eta mikrofonoaren oinari kolpe bat eman dio (bai, eszenatokiaren aurrean hesiak jartzearena ez zaigu askotan gertatzen). Mikrofonoaren eraginez odolez bukatu zuen Arrutik begi ondotik.

Zizurkilgo Botila Hegalaria

Tags

, , ,

Behin baino gehiagotan tokatu zaigu Feos Pero Majos taldearekin eszenatoki berdinean aritzea. Hainbeste aldiz ikusita, beraien “ganberrismo”-tik zer edo zer ikas zitekeela iruditu zitzaion Andoniri, abeslariaren toke probokatzailea imitatu zezakeela.
Horrela, Zizurkilen jotako kontzertuan Feos Pero Majoseko abeslariak erabiltzen duen trukoa jarri zuen martxan Andonik lehenengo abestitik. “Gabon Billabona!” ohiukatu zuen, ondoko herria (etsaia ez, baina piketxo bat badutena) agurtuz. Instantean, botila batek hegan egin zuen entzuleengandik eszenatokira, Andoniren burua gertutik pasatuta.
Ordutik, ez du inguruko herriak zein diren jakin nahi ere…

Image