Tags
Behin baino gehiagotan tokatu zaigu Feos Pero Majos taldearekin eszenatoki berdinean aritzea. Hainbeste aldiz ikusita, beraien “ganberrismo”-tik zer edo zer ikas zitekeela iruditu zitzaion Andoniri, abeslariaren toke probokatzailea imitatu zezakeela.
Horrela, Zizurkilen jotako kontzertuan Feos Pero Majoseko abeslariak erabiltzen duen trukoa jarri zuen martxan Andonik lehenengo abestitik. “Gabon Billabona!” ohiukatu zuen, ondoko herria (etsaia ez, baina piketxo bat badutena) agurtuz. Instantean, botila batek hegan egin zuen entzuleengandik eszenatokira, Andoniren burua gertutik pasatuta.
Ordutik, ez du inguruko herriak zein diren jakin nahi ere…